Energia

Saudi Arabiako Aramcok Bilboko erregai sintetikoen plantan inbertituko du

«Munduko instalaziorik handienetakoa bat» izango dela nabarmendu dute. Urtean 18.000 upel inguruko ekoizteko gaitasuna izango du.

Jaurlitzako eta Bizkaiko agitariak Repsoleko buruekin, instalazioaren len harria jartzeko ekitaldian, iazko maiatzean. MIGUEL TOñA (EFE)
jokin sagarzazu
2023ko maiatzaren 6a
17:42
Entzun

Saudi Arabiako Aramcok Bilboko portuan egingo den erregai sintetikoen plantan parte hartuko du, Repsolekin akordioa egin ostean. Bi konpainiek 103 milioi euroko inbertsioa egingo dute instalazioa eraikitzeko. Orain arte Aramco laguntzaile teknologiko gisa azaltzen zen proiektuan. Saudi Arabiako gobernuak kudeatzen du Aramco eta mundu mailako petrolio ekoizle handienetako bat da.

Erregai sintetikoen alorrean «munduko instalaziorik handienetako bat» izango da, Repsolen filiala den Petronorrek ohar batean azaldu dutenez. 2025aren amaieran hasiko da lanean eta urtean 18.000 upel inguruko ekoizteko gaitasuna izango du.

Han ekoiztutako produktuak konbustioko motorra duen edozein ibilgailutan erabili ahal izango dira: autoetan, hegazkinetan, kamioietan edo itsasontzietan. Horrez gain, 10 MWeko elektrolizagailua izango du, eta horretan Enagasek eta Energiaren Euskal Erakundeak ere parte hartuko dute.

Hidrogeno berdea eta CO2 lehengai bakartzat erabiliko dituzten «munduko lehen instalazioetako bat» izango da, Petronorrek nabarmendu duenez. Hidrogenoa uretik sortuko da, oxigeno eta hidrogenoaren partikulak bereiziz, eta horretarako, %100 berriztagarriak diren energia iturrietatik sortutako elektrizitatea erabiliko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.