Abian da Sarebide proiektuaren kudeaketa eta koordinazio administratiborako laguntza teknikoko zerbitzuak lizitatzeko deialdia

BERRIAk, Sarebide proiektuaren taldeburu gisa, epea ireki du kudeaketa eta koordinazio administratiborako laguntza teknikoaren zerbitzu bat kontratatzeko eskaintzak jasotzeko.

SAREBIDE PROIEKTUA ABIATZEKO BILERA
2025eko abuztuaren 28a
10:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIAk, Hamaikak, Kanaldudek, Euskal Irratiek, Euskalerria Irratiak eta Elhuyarrek osatu dute Sarebide proiektua, eta saretze teknologikoa eta hedapen sistema berriak garatzea du helburu.

Proiektua hautatua izan da AFOMEF POCTEFA 2021-2027 deialdian, eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa izango du.

Eskaintzak jasotzeko epea irailaren 13ko 13:00etan amaituko da.

Informazio gehiago eskuratzeko eta baldintza teknikoen berri izateko: https://www.berria.eus/kontratazioak.html

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.