BERRIAk podcast eskaintza zabaldu du

Azken asteetan beste bi podcast abiarazi ditu BERRIAk: otsailaren 29an, 'Hizlandia'-ren lehen atala entzuteko aukera izan genuen, eta, martxoaren 7an, berriz, 'Urubia' estreinatu da.

(ID_17102558777895) (/BERRIA) Lara Madinabeitia
BERRIA
2024ko martxoaren 12a
16:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Hizlandia-k literatura izango du ardatz, eta Kulturaz kooperatibak eta BERRIAk osatu dute, elkarlanean. Podcastaren atal bakoitza liburu bati eskainiko zaio, eta horretarako, kultur munduko gonbidatu bat izango da atal bakoitzean. Xabier Gantzarain Etxanizek gidatuko du podcasta, eta 20-30 minutu iraungo du saio bakoitzak. Hilean behin jarriko dituzte atalak sarean.

Urubia podcasta, berriz, Ipar Euskal Herriko gazteek sortutakoa da, BERRIA eta Bada hedabideen arteko elkarlanean oinarritua, eta Leire Casamajou eta Julene Muruaga BERRIAko kazetariek aurkeztuko dute. Atal bakoitzean aktualitateko gai bat hautatu, eta zenbait ardatz eta ikuspuntutatik jorratuko da. Hilabetean behin entzun eta ikusi ahalko da Urubia, filmatu ere egingo baitute, podcast formatuan emateaz gain.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.