NekaTxeke opari txekeen zozketak badu sariduna

2025ean, BERRIA ikastolen herrialdeetako jaietan nahiz eskola publikoaren jaian izan da proiektu bakoitza babesten eta antolakuntzan laguntzen.

ItziarElorza2025 12 15 (3)
Itziar Elorza NekaTxeke sariduna 2025
BERRIA
2025eko abenduaren 16a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

2025ean, BERRIA ikastolen herrialdeetako jaietan izan da proiektu bakoitza babesten eta  antolakuntzan laguntzen. Baita eskola publikoarenean ere. Senperen, Galdakaon, Olarizun, Urduñan, Elgoibarren eta Atarrabian izan gara hezkuntza sektoreari euskaratik eta euskaraz eusten. BERRIAk bere gunea izan du jai horietan guztietan, eta, egitaraua osatzearekin batera, NekaTxeke baten zozketa antolatu du; bada, zozketak badu irabazlea: Itziar Elorza.

Euskal Herriaren luze-zabalean, mila lagunek baino gehiagok parte hartu dute zozketa horretan. Itziar Elorza: «Poz handia hartu dugu zozketako saria eskuratu dugula jakin dugunean. Izan ere, BERRIAlaguna naiz, oso gertutik erreparatzen diot BERRIAren proiektuari, eta, gainera, jai batean baino gehiagotan parte hartu dugu zozketan. Ezusteko opari ederra da hau».

Saria jasotzearekin batera, Itziar Elorzak eta haren familiak parada izan dute BERRIAren erredakzioa ezagutzeko. «Inoiz ez genuen erredakzio bat barrutik ikusia: kazetariak lanean… Gainera, harrigarria da erredakzio batean kazetaritza lanaz bestelako zenbait sail dauden: euskara taldea eta zuzentzaileak, diseinatzaileak, informatikariak, ikus-entzunezkoen lantaldea, administrazioko taldea, publizitate saila…».

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.