Oilasko bularra barazkiekin

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2023ko urriaren 14a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Oilasko bular bat.
Piper berde morroia.
Kuia zatitxo bat.
Cherry tomatetxoak.
Baratxuriak 2 ale.
Soja.
Olioa.
Gatza.
Piper hauts beltza.

1. Oilasko bularra xerratan moztu, eta horiek tira luzeetan moztu. Erretilu batean soja txorrotada gehitu, eta bertan sartu bularra. Hozkailuan gorde hiru bat orduz.

2. Lehenik, barazkiak garbitu eta xaflak egin. Ondoren, makiltxoetan moztu. Zartagi batean oliba olio txorrotada jarri eta lehenik piper berdea frijituko dugu, su bizian, hiru bat minutuz. Ondoren, piperra atera, eta gauza berbera egingo dugu kuia makiltxoekin. Horiek ere hiru minutuz frijitu eta atera. Zartagi berean, txomate txerriak erditik moztu eta minutu batez erregosi, eta baratxuri xafla txikiak gehitu. Sua itzali, eta barazki guztiak zartagi berean bildu. Tapa jarri, eta gorde.

3. Hozkailutik oilasko bularra atera. Horrek soja saltsa zurrupatuko zuen. Zartagi garbi batean oliba olio txorrotada bat jarri. Bero dagoenean, bular tirak gehitu, eta bi edo hiru minutuz su bizian frijitu eta nahastu. Ez diogu gatzik botako, sojak eman baitio behar duen bizitasuna. Jarraian, lehen prestatu ditugun barazkiak gehitu, guztia ongi nahastu eta sua itzali.

4. Platerera atera, eta, azken ukitu bezela, piper hauts beltza gainetik bota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.