4 pertsonarentzako osagaiak:
Dozena eta erdi orburu.
Kalabazin handi bat.
Urdaiazpikoa, 150 gr.
Bi baratxuria ale.
Oliba olio birjina.
Irina eta gatza.
• Lapiko handi batean ura erdirarte bete, 2 koilarakada irin gehitu eta ondo nahastu. Gatz pittin bat bota eta sutan jarri irakin arte. Bitartean orburuak zuritu, txortena ere moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakitan sartu eta bertan irakin hogei bat minutuz.
• Bitarte honetan kalabazina garbitu eta takotxoetan moztu azal eta guzti. Zartagin batean oliba olio zorrotada batekin su bizian bost bat minutuz frijitu. Gorde.
• Beste lapiko bat sutan jarri oliba olio zorrotada batekin. Bertara urdaiazpikoa pusketa txikitan moztuta bota, eta baita baratxurialeak xehatuta ere. Dantzan hastean koilarakada bat irin nahastu, baita orburuak egosi ditugun uraren kazokada bat, eta ur garbiko beste kazokada bat ere.
• Egositako orburuak erditik moztu eta lapiko honetan sartu. Bost bat minutu pasa ondoren eta dena ongi irakiten dagoenean, kalabazin pusketatxoak gehitu. Minutu pare bat gehiagoz irakin eta sutatik kendu.
• Plateretan txukun txukun banatzea besterik ez zaigu gelditzen.