Txipiroiak plantxan basmati arrozarekin eta kalabazinarekin

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

16 txipiroi txiki fresko

Kalabazin eder bat

Basmati arroza, 250 gr

3 ale baratxuri

Oliba olioa

Gatza

Perrexila



Lehen pausoan, txipiroiak banan-banan garbitu, eta plater batean gorde.

Lapiko bat urez bete eta irakiten jarri su bizian, gatz pitin batekin. Bitartean, kalabazina garbitu eta makiltxoetan moztu. Irakiten hastean, kalabazinak gehitu, eta bost zazpi minutuz irakin. Uretatik atera, eta ur hotzetan freskatu ondoren, gorde.

Kalabazina egosi dugun ur berean eta erdiko suan basmati arroza egosiko dugu hemezortzi minutuz.Denbora hori pasatzean, perrexil xehatua gehitu arrozari, ondo nahastu eta segidan arroza iragazi.

Zartagin bat berotzen jarri, eta ondo beroa dagoenean, txipiroiak bertan frijitu oliba olio txorrotada batekin, baina ez denbora luzez. Gorritzean buelta ematen joan. Komenigarria da txipiroiak bi txandatan frijitzea. Azkeneko txandan baratxuri aleak xerratan moztuta gehitu, eta horiek ere gorritu daitezen utzi.

Platerarekin bukatzeko, arroza katilu baten laguntzaz menditxo baten tankeran plateraren erdian jarri, gainean kalabazin makiltxoak ipini eta arrozaren bueltan txipiroiak txukun-txukun ipini. Azken ukituan oliba olio birjinaren txorrotada bat bota, eta jateko prest daukagu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.