Kontu ekonomikoak

Ekonomia %0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan EAEn

Enplegua %0,3 handitu dela kalkulatu du Eustatek.

Esportazioek gora egin dute urtearen hasieran. ARITZ LOIOLA / EFE
Iker Aranburu.
2023ko apirilaren 24a
10:22
Entzun

Iragarritako motelaldia oso arina izan da urte hasieran Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustatek aurreratu dituen datuen arabera, hiru lurraldeetako BPG barne produktu gordina % 0,4 handitu da, 2023ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. 2022ko hirugarrenetik laugarrenera, berriz, %0,5 hazi zen.

Eustatek ekainaren 2an argitaratuko ditu 2023ko lehen hiruhilekoko kontu ekonomikoak, eta orduan zehaztuko du ekonomiaren atal bakoitzak zer egin duen. Hala ere, aipatu du Ā«sektore nagusietanĀ» desazelerazio txiki bat dagoela.

Urte arteko tasan gehiago antzematen da moteltzea: 2022ko azken hiruhilekoan %2,9 ari zen hazten, eta %2,2 azken hiruhilekoan. Urte osorako %1,5eko hazkundea iragarri du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak. Orduan zehaztu zuenez, urteko lehen erdia motelagoa izango da jarduera ekonomikoa, baina hazi egingo da bigarrenean, besteak beste, Europako Batasuneko funtsek inbertsioak handituko dituztelako.

Iaz %4,4 hazi zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa, eta hamarren bat gutxiago Nafarroakoa.

Enpleguak ere bilakaera positiboa izan du urtearen hasieran. Lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 0,3 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,5ekoa da hazkundea.

Urte osoan, Jaurlaritzak espero du 10.000 lanpostu sortuko direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.