Animaliak

"Animaliak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Edu Lartzanguren

2022ko azaroak 23

Zestoako Erralla harpean topaturiko zakur humeroaren hainbat ikuspegi.

Txakurren historiaurreari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote azken urteotan Euskal Herrian topaturiko aztarnek. Urnietako txakurra duela bi urte, eta Zestoako txakurra oraingoan (Gipuzkoa).

Unai Etxenausia

2022ko azaroak 16

Judy Biallosterski, Zabolain zalditegiaren jabea.
Zaldiek gaitasuna dute pertsonek zer sentitzen duten hautemateko, eta lotura bat sor daiteke haien artean. Horretaz jabetuta, espezializatutako profesionalek zuzentzen dituzten terapiak eskaintzen dituzte Arrasateko Zabolain zalditegian. Egokitutako saioak dira guztiak.

Kirmen Uribe

2022ko urriak 17

Igogailuko zakurrak

Etxe barruko igogailua zaharra da eta estua. Hantxe ibiltzen gara, gora eta behera bizilagunak, eta beraien zakurrak. Ezen andana bizi da gurean. Zakurzaleak dira gero New Yorken, eta familiako beste kide bat bezala tratatzen dituzte.

Iraia Vieira Gil

2022ko uztailak 29

Corazon Verde babeslekuko Baltasar ahuntza.
Nafarroako Corazon Verde babeslekua duela sei urte sortu zen, animaliei behar bezalako tratua emateko. Egun, 15 espezietako ehun animalia baino gehiago bizi dira han.

Kirmen Uribe

2022ko ekainak 13

Hiru hartz

    Kapitolioaren asaltoko testigantzak hasi dira. Eta orduan ikusi ez ziren irudiak azaltzen. Nonbait irudi asko ezkutatu egin zituzten, larriegiak zirelako, eta hiritarren arteko borrokak ekiditeko. Hesiari eusten ari zen emakumezko polizia batek kontatu du nola laban egiten zuen odol putzuetan. Indarkeria handia zen. Bazekiten Kapitolioa inguratzen zuen hesia eroriko zela, ezinezkoa zen eustea, oso guardia gutxi zeuden. Asaltoa atzeratzea zen kontua, denbora irabaztea, eraikin barruan zeuden pertsonek ihes egin zezaten. Erasotzaileek hartzen kontrako spraya, bai hartzen kontrakoa, erabili omen zuten bidea zabaltzeko. Jakin gabe hartz handia Etxe Zurian zegoela. Gero eta argiago baitago haren zerikusia gertatu zen guztian.

Olaia L. Garaialde

2021eko abenduak 15

<b>Antzarak. </b>Makilka, ihes ez egiteko; antzarak Iruñeko karrikan desfilatzen.

Behorrak, astoak, oiloak eta gameluak; asko dira Eguberrietan desfilatzera ateratzen dituzten animaliak. Kalejirak edertzeko aitzakian ateratzen dituzte, baina eragile batzuk zapalkuntzarik gabeko bestak antolatzearen alde daude.

Olatz Esteban Ezkati

2021eko irailak 7

Gipuzkoako animalien babeslekua. Usurbilgo zentroan 85 txakur abandonatu inguru dituzte egun.
Urte luzez, abuztua izan da txakur gehien abandonatzen zen garaia. Azken urteetan, babeslekuek ez dute gorakada handirik izan sasoi horretan, baina pandemia hasi zenetik hona txakur gehiago heltzen zaizkiela igarri dute batzuek. Murrizketen arintzeak eta ekonomiak eragina izan dute.

Jone Arruabarrena

2021eko urtarrilak 23

Angel Azkorbebeitia artzaina, bere Abadiñoko baserrian, Gorbeiako euskal artzain txakurra ondoan duela.
Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkarteak bultzatuta, EHUko Biomics ikerketa taldeak egin duen azterlanean ondorioztatu dute euskal artzain txakurra egoera larrian dagoela. Endogamia handia dauka arraza horrek, eta gaur egun 470 banako daude erregistratuta. Nazioartera jauzi egin du ikerketak orain.

Peru Azpillaga Diez

2020ko ekainak 25

<b>Konfinamendua. </b>Txakurrek ere pasiera laburragoak ematera eta etxean egotera ohitu behar izan dute.
Gizakiek ez ezik, etxeko animaliek ere pairatu dituzte osasun krisia eta bi hilabeteko itxialdia, eta, orain, normaltasun berrira ohitzeko beharra dute haiek ere. Horrek animaliengan hainbat arazo sor ditzakeela ohartarazi dute albaitariek .

Iker Tubia

2020ko maiatzak 26

<b>Kristalaren atzean. </b>Lemur bat Sendaviva parkeko kaiolan; Nor taldeak dio animaliak erakuslehio baizik ez direla.

Euskal Herriko akuario eta zoologikoetan animaliek bizi duten egoera salatu du Nor talde antiespezistak zentro, horietan egindako ikerketaren bidez. Animalien zaintza, espezieen kontserbazioa eta ingurumen hezkuntza «oinarri faltsuak» direla diote; animaliak «objektu huts» direla han.

Gehiago ikusi

Publizitatea