Nafarroa Oinez

"Nafarroa Oinez" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Nafarroa Oinez

2022ko ekainak 28

ERDIAN EREIN - Nafarroa Oinez 2022 Tafalla

Tafallako Ikastolak 2022an bere 4. Nafarroa Oineza ospatuko du, eta ospatu berri ditu bere 50 urteak. Bideoklip honetan goraipatu nahi izan da, azken 50 urte hauetan ikastola komunitateak egindako lana. Erdialdean euskara ereiten, gogoratuz, lanean jarraitu beharra dagoela.

Olaia L. Garaialde

2021eko urriak 19

Jendea. Ehunka lagun bildu ziren Nafarroa Oinez-en. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Nafarroa Oinez jaiak ehunka lagun bildu ditu, eta antolatzaileek ontzat jo dute oro har. Hala ere, «formatu txikian» zenez, helburu ekonomikotik «oso urrun» gelditu dira. Tarteka euria izan arren, ia ekintza guztiak egin dituzte.

Iker Tubia

2019ko urriak 22

Argia ikastolako ikasleak, Nafarroa Oinez bestaren hasiera ekitaldian dantzan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Nafarroa Oinez bestak aurreikusi baino jende gutxiago bildu du aurten. Helburu ekonomikoak betetzerik izanen ez dutelakoan, laguntzeko eskatu diete euskaltzaleei. Hala ere, jarduera guziak egin zituzten, eta lana ongi baloratu dute.

Ion Orzaiz

2019ko irailak 18

Istilu gogorrak piztu ziren Guardia Zibilaren eta Nafarroa Oinez-era joandako zenbait lagunen artean. Poliziek ke poteak jaurti zizkioten jendeari. ©LEIRE ARZUAGA

Gaur 25 urte dira Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez-en ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuaren esanetan, «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat, «basakeria» izan zen.

Ainhoa Larretxea Agirre

2018ko urriak 23

Gazte andana ibili zen Altsasun. ©IDOIA ZABALETA / FOKU
Aurreikuspen guztiak bete ditu Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak 'Bizi' lelopean antolatutako bestak. Bildutako dirua ikastolaren proiektua indartu eta eraikinean beharrezkoak diren konponketa batzuk egiteko erabiliko dute.

Ane Eslava

2017ko urriak 17

<b>Kontzertuak, gainezka. </b>Urtero bezala, kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren. Bereziki, bigarren guneko kontzertuetan jende asko batu zen. ©IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Ibilbidea txukuntzeko lanean ari dira Lesakako Tantirumairu ikastolako haur eta gurasoak. Eguzkipean ospatu dute Nafarroa Oinez festa. Milaka lagun izan dira lau guneetan, eta antolatzaileek balorazio «hagitz positiboa» egin dute.

Iker Tubia

2017ko apirilak 8

 ©IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
'Artea Oinez' erakusketa ireki dute Iruñeko Kondestablearen jauregian. Aurtengo aldiak omenaldia eginen dio Jose Luis Zumetari, bere «prestasunagatik» eta egindako ekarpenagatik

Gehiago ikusi

Publizitatea