Osakidetzaren jarrera «immobilista» salatu dute sindikatuek
2022ko maiatzak 16

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, greba egin dute Osakidetzako langileek Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentaleko Sare osoan. Sindikatuen arabera, Osakidetzak ez du aldarrikapenei erantzuteko borondaterik, eta negoziatzeari uko egiten dio.