Ahal Dugu-k botoa «sudurra estali gabe» emateko aukera eman nahi die herritarrei

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu dituzte Bilbon. Vaquerok adierazi du euren aldekoa dela «boto baliagarria».

Ahal Dugu-ko kideek egindako agerraldia, gaur goizean. MIGUEL TOÑA / EFE
Ahal Dugu-ko kideek egindako agerraldia, gaur goizean. MIGUEL TOÑA / EFE
2026ko azaroaren 7a
17:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ahal Dugu-k Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaiak bildu ditu Bilbon, eta asteazkeneko grebarako deia egitearekin batera, bozetara bakarrik aurkeztu izana defendatu dute. Richar Vaquero EAEko Ahal Dugu-ren koordinatzaile orokorraren hitzetan, horrek aukera emango die herritarrei «sudurra estali gabe» botoa emateko: «Ez dugu hilabete amaierara iritsi ezinik egoten den jendea alternatibarik gabe utziko».

Vaquerok adierazi du alderdian lasai daudela, Espainiako ezker konfederala batzeko negoziazioek porrot egin bazuten ere. Eta, behin horiek atzean utzita, adierazi du euren lana izango dela ezkerreko politiken aldeko hautesleei ordezkaritza bat eskaintzea: «Nahi dut jendeak berriz ere sentitzea badela euren burua ordezkatuta ikusteko moduko boto paper bat».

Hala, Vaquerok iritzi dio Ahal Dugu-ren aldekoa dela «boto baliagarria» azaroaren 29ko hauteskundeetan, eta Maite Gartziaren (Gipuzkoa), Garbiñe Ruizen (Araba) eta Jose Manuel de Pablosen (Bizkaia) hautagaitzak defendatu ditu.

Vaqueroren iritziz, «ezker ausart bat» behar da, PSOEri men egingo ez diona, eta eurek ordezkatzen dute hori. Hain zuzen, kritiko azaldu da Espainiako koalizio gobernuarekin, eta han Sumarrek izan duen rolarekin. Etxebizitza alorrean «ezer ere ez» egitea leporatu die, baita «historiako berrarmatze handiena» gauzatu eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia PPri «entregatzea» ere. Kontrapuntu bezala, nabarmendu nahi izan du Podemosek pentsioen murrizketak eteteko eta migratzaileen erregularizazioa gauzatzeko akordioak sustatu zituela.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA