AHTaren aurkako bizikleta martxa geldiarazi egin du Ertzaintzak Gasteizen
GASTEIZ. Abiadura handiko trenaren aurkako bizikleta martxak trabak izan zituen atzo Gasteizen. Mugituk azaldu duenez, Ertzaintzak geldiarazi egin zituen geltoki parean, partaideak biluzik zeudelako. Hiru lagun identifikatu zituztela azaldu du, eta zaurituak ere badirela. Ertzaintzak esan du identifikazioak egin zituztela, baina ez zitzaizkiela oldartu. Minutu batzuen ondoren, ibilbideari jarraitu zion martxak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu