AP-68 eskumena igortzeko ados dira Jaurlaritza eta Madril

Hizketan ari diren beste hiru transferentziak lekualdatzeko bi parteek «konpromisoa» dutela adierazi du Lakuak

2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Hainbat astez Gernikako Estatutuko lau transferentzia eskualdatzeko negoziazioetan aritu ostean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du lortu dutela Espainiako Gobernuarekin akordio bat AP-68 autobidearen kudeaketa eskualdatzeko. Joan den ostegunetik «negoziazio biziak» izan dituztela esan dute Jaurlaritzako iturriek, eta, asteburuan hitzarmena lotu nahian ibili ostean, atzo itxi zuten akordioa. Gaur lotuko dute, bideokonferentziaz, Batzorde Mistoa Jaurlaritzako eta Madrilgo ordezkariek eskualdatzea ofizial egiteko. Bertan izango dira, Jaurlaritzako ordezkaritzan, Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu eta Arantxa Tapia.

AP-68aren eskumenaz lortutako akordioaren arabera, Jaurlaritzak bere egingo du EAEko errepide sarearen kudeaketa, eta, ondoren, aldundiei egingo die eskumenaren transferentzia. 2026 arte, ordea, Jaurlaritzak bere egingo du Abertis enpresarekin Madrilek zuen kontratuta, eta, gainera, ordainsaria izango du autobideak.

Lakuak dio bi aldeek «konpromisoa» hartu dutela lanean segitzeko egun hizketan ari diren gainontzeko hiru transferentziak lekualdatzeko. Produktu farmazeutikoen legeen aplikazioa, ohiko erretiroaren aurretiko laguntzak enplegu erregulazio espedienteen eraginez kaltetutakoentzat eta eskola aseguruaren eskumenak dira hiru horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.