Aske utzi dute Unai Zuluaga Igorreko (Bizkaia) Arratiko Zekorrak errugbi taldeko presidentea. Atzo atxilotu zuten, iruzurra eta administratze desleiala egotzita. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean.
Pasa den igandera arte, 132 salaketa jaso ditu Ertzaintzak. Klubeko zuzendaritzak onartu zuen Gabonetako loterian behar baino 225 txartel gehiago saldu zituztela, baina, kaltetuen arabera, zegokiona baino 287 txartel gehiago saldu zituzten. Klubak ez dauka kaltetuek eskatzen dizkioten 2,74 milioi euroak ordaintzeko baliabiderik.
Espainiako Gabonetako loterian hirugarren saria egokitu zitzaion errugbi taldeak saldutako 90.693 zenbakiari. Hamalau milioi euro jaso zituen klubak, eta txartel bakoitzari 9.600 euroko saria dagokio.