Espetxeratu egin dute Azpeitiko ustezko hiltzailea

Su armaz egindako hilketa egotzi diote. Larunbatean bere burua entregatu zuen Ondarroako polizia etxean, eta Ertzaintzaren esku zegoen ordutik.

Tiroketa gertatu zen lekua, Azpeitian. JUAN HERRERO / EFE
Tiroketa gertatu zen lekua, Azpeitian. JUAN HERRERO / EFE
nerea intxausti
2026ko irailaren 7a
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azpeitiko (Gipuzkoa) taxi gidaria hiltzea egotzita atxilotutako gizona behin-behinean espetxeratu dute. Azpeitiko instantziako auzitegiko 2. ataleko epaileak eman du agindua. Su armaz egindako hilketa egotzi diote. 

Hilketa asteartean izan zen, 20:15ean. Ustezko hiltzaileak taxi bat jo zuen autoarekin, eta taxilaria tirokatu hura autotik jaitsi zenean. Han bertan hil zen 31 urteko gizona, eta tiratzaileak ihes egin zuen. Haren autoa Azpeitiko beste toki batean aurkitu zuten, gauean. Harrezkero, erasotzailearen bila aritu zen Ertzaintza. 

Larunbatean, 05:30ean, bere burua entregatu zuen Ondarroako polizia etxean (Bizkaia), eta Ertzaintzaren esku dago ordutik. Su arma bat eman zien poliziei, eta atxilo hartu zuten, su armaz egindako hilketa leporatuta. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA