Barakaldoko alderdiek aho batez egin dute Garraio Ministerioari lurrak ematearen kontra

Udaleko osoko bilkuran alderdiek adierazi dute edozer egingo dutela hegoaldeko saihesbidearen proiektua gelditzeko. Lurraren erabilera aldatzea ere errefusatu dute alderdiek.

Hegoaldeko tren saihesbidearen kontrako elkarretaratze bat Barakaldon. BARAKALDO NATURALA
Hegoaldeko tren saihesbidearen kontrako elkarretaratze bat Barakaldon. BARAKALDO NATURALA
inaut matauko rada
2026ko urriaren 29a
21:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Barakaldoko Udaleko alderdi guztiak ados jarri dira Espainiako Garraio Ministerioari erantzun bat emateko: ez dizkio Adifi tren saihesbidea egiteko lurrak utziko, ezta lur horien erabilera aldaketa onartuko ere. Jarrera horrek Barakaldon (Bizkaia) azpiegitura horrek piztu duen haserrea erakusten du. Hori gutxi balitz, osoko bilkuran onartu dute udalaren esku dagoen guztia egitea proiektua ez egiteko. EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Barakaldo eta PP alderdietako zinegotzi guztiek egin dute erabakiaren alde.

Zehazki, Mesperuza inguruko lurrak behar ditu Adifek saihesbidearen proiektua egiteko. Horregatik, udalak lurrak emantea behar du, baina ez hori bakarrik, gaur egun lur horien erabilera ez baita trenbideena. Gaur egun, errepide erabilera dute lur horiek. Horrez gain, Adifek behin-behinean beste hiru lur behar ditu proiektua egin ahal izateko, eta horiek denbora batez uzteko baimena ere ukatu diote. Barakaldo Naturala elkarteak eta beste hainbat bizilagun taldek urteak daramate proiektuaren kontra egiten, eta udalari eskatu zioten beren esku dagoen guztia egiteko proiektuaren kontra.

Duela aste batzuk, adibidez, Arartekoari gutun bat bidali zion Barakaldoko Udalak, proiektuaren kontra dituen argudioak plazaratuz.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA