Hiru zentral fotovoltaikoren proiektuak bertan behera geratu dira Araban

Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian 6.500 eguzki plakako hiru parke egin nahi zituen San Miguel ISFV enpresak, baina ez du aurrera egingo, Arabako Foru Aldundiak kontrako txostena idatzi baitu.

Eguzki plaka batzuk, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Eguzki plaka batzuk, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
kristina martin
2026ko ekainaren 5a
12:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aste honetan bost dira jadanik Araban egitekoak ziren baina azkenean egingo ez diren zentral fotovoltaikoak. Hartara, Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian 6.500 eguzki plakako hiru parke fotovoltaiko jartzeko asmoa zuen San Miguel ISFV enpresak, baina Arabako Foru Aldundiak kontrako txostena eman dio proiektuari, eta, horren ondorioz, enpresak bertan behera utzi du parkeak eraikitzeko asmoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialak gaur jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren ebazpena. Bertan jasoa dago enpresak proiektuari uko egiteko hartutako erabakia.

Atzo bertan jakinarazi zuten beste bi proiektu bertan behera utziko zituztela Araban. Izan ere, Cañaveras Solar enpresak bi zentral egin nahi zituen Aguraingo eta Iruraz-Gaunako udalerrietan, baina, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen inpaktuaren txosteneko moldaketak egin behar izanez gero proiektuak «bideraezinak» izango zirelakoan, egitasmoak bertan behera uztea erabaki zuen enpresak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE