GKSko bi ekintzaile Iruñeko Erorien Monumentuan kateatu dira, biharko manifestazioetara deitzeko

Bihar manifestazioak egingo dituzte Iruñean eta Bilbon. «Faxisten omenezko monumentua kentzeko» eskatuko dute.

GKSko kideak Erorien Monumentuan kateatuta, eta Iruñeko udaltzainak irudiak hartzen. GKS
GKSko kideak Erorien Monumentuan kateatuta, eta Iruñeko udaltzainak irudiak hartzen. GKS
joxerra senar
2026ko urtarrilaren 30a
10:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak manifestatzera deitu du biharko: Bilbon eta Iruñean mobilizatuko dira, «faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka». Deialdi horri begira, GKSko bi ekintzaile Iruñeko Erorien Monumentuan kateatu dira gaur goizean. Hain justu, handik abiatuko dute Nafarroako hiriburuan egingo duten mobilizazioa. Antolakundeak eraikinaren esanahi faxista salatu nahi izan du, eta hura eraisteko eskatu.

Ohar bidez jakinarazi dutenez, «faxismoaren aurka» egin dute ekintza horren bidez, gogora ekarrita «Euskal Herrian milaka langile hil zituzten faxistak omentzeko monumentu bat» dela. Biharko manifestazioan, eraikina bota dezatela ere eskatuko dute, beraz. «Gaur, gazte langileoi dagokigu borroka antifaxistaren lekukoa hartzea, eta kaleak hartzea indarrean ari den faxismo berriaren aurka».

Joan den asteburuan ere agerraldi bat egin zuten, Iruñeko Gazteluko plazan, manifestaziora deitzeko. Orduan, «faxismoari aurre egiteagatik» zigortutako 33 lagun elkartu ziren: Iruñean, Gasteizen, Donostian, Azpeitian eta Arrasaten (Gipuzkoa) izandako zenbait ekintza eta istilutan identifikatutako gazteak dira. Agerraldian, bereziki nabarmendu zuten «faxismoari kalean aurre egitearen garrantzia», baita «errepresioaren aurka elkartasuna antolatzeko beharra» ere.

(ID_15733517) ESPAÑA MONUMENTO CAIDOS
Eraikinaren goialdean kateatu dira. IÑAKI PORTO / EFE

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.