Bukatu da Donibane Lohizuneko poliklinikako langileen greba

Lau egunez egin dute greba, astelehenetik ostegunera, lan baldintza duinak ezartzea eta larrialdi zerbitzua irekita mantentzea galdegiteko. Azkenean, zuzendaritza engaiatu da kudeaketa sistemaren berrikustera.

Donibane Lohizuneko poliklinika, artxiboko irudi batean. GAIZKA IROZ
Donibane Lohizuneko poliklinika, artxiboko irudi batean. GAIZKA IROZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko uztailaren 4a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00

CFDT sindikatuak bultzatutako greba aldia bukatu da Donibane Lohizuneko poliklinikan. Gaur 07:00ak arte egon dira greban, eta, azkenean, horretan geratu dira: CFDTkoek adierazi dutenez, zuzendaritza engaiatu da kudeaketa sistemaren berrikustera.

Horrez gain, erran dute ahaleginak eginen dituztela larrialdi zerbitzua irekita mantentzeko. Berez zuzendaritzak ez zuen borondaterik erakutsi kontratua berritzeko, eta, beraz, zerbitzua hetsirik geratzeko arriskuan zegoen irailaren 16tik goiti.

Atzo Eskualdeko Osasun Agentziak jakinarazi zuen «laster» biltzekoa dela Donibane Lohizuneko poliklinikaren zuzendariarekin. Hain zuzen, ikusi beharko da zer akordiotara iritsiko diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.