ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela ordezkorik jartzen heziketa berezian

Azaldu dute Araban eta Bizkaian egoera «larria» dela, eta ikastetxe batzuetan etxera bidali behar izan dituztela ikasleak.

Hezkuntza publikoko irakasleen grebako manifestazioa Bilbon, apirilean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Hezkuntza publikoko irakasleen grebako manifestazioa Bilbon, apirilean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Julen Urrestarazu
2025eko azaroaren 17a
12:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

ELA sindikatuak elkarretaratzeak egin ditu gaur, heziketa berezian ordezkoak falta dituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan. Salatu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez duela ordezkorik bidaltzen hainbat lekutara, eta egoera «larria» dela Araban eta Bizkaian.

Egoeraren ondorioz, bi arazo daudela nabarmendu du sindikatuak: irakasleen lan karga «izugarri handitu» dela eta «behar bereziak dituzten ikasleei» ez zaiela «behar bezalako arreta» ematen. ELAk jakinarazi du ikastetxe batzuetan etxera bidali behar izan dituztela ikasleak, egoera «kudeaezina» delako.

Sindikatuaren iritziz, LEP lan eskaintza publikoan ez zen «behar beste postu» atera, eta ez zen «behar bezalako neurririk» hartu hitzarmen bereziaren negoziazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.