Emakume bat larri dago, Angelun ibilgailu batek harrapaturik

Atzo arratsean gertatu zen istripua, eta gizon bat ere zauritu zen. Ibilgailuaren gidaria atxilotuta dago.

Frantziako Polizia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Frantziako Polizia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
Angelu
2025eko azaroaren 17a
10:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi zauritu izan ziren atzo arratsean, ibilgailu batek Angelun (Lapurdi) bi oinezko harrapatuta. Haietako bat, emakumea, larri eraman zuten Baionako ospitalera. Bi zaurituek 44 urte dituzte. 

Baionako Fiskaltzaren iturriak aipatuta, Ici Pays Basque irratiak jakinarazi du ibilgailuaren gidaria atxilotuta dagoela. Oinezkoak nahita harrapatu ote zituen ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.