Iosu Alberdi.

Entrega data

2026ko irailaren 17a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urtebete atzera eginda, Pradales sendo aritu zen estatus politiko berriaren inguruan. Alderdiei ohartarazi zien autogobernua berritzeko epea ezin dela «mugarik gabe luzatu», eta aurrerapen posibleak jorratzeko erronda bat iragarri zuen ekainerako. Ekaina joan zen, ordea, baita uztaila eta abuztua ere, eta, auzia alderdien arteko negoziazio mahaian mantentzeko asmoz, ez da halakorik egin. Ezta espero ere, oraingoz behintzat.

Iraileko lehen egunetan iritsi dira adostasun posibleak bideratzeko asmoz azaleratu diren kontzeptu batzuk, betiere «diskrezioaren» mugak gainditu gabe. «Erabakitzeko eskubide gradualari» eta «euskal nazioaren singularitateari» egindako aipamenak hor daude. Eta Pradalesek, horiekin batera, aldebiko harremanetan «sakontzea», eskumenen bermea «indartzea», gaitasun politiko berriak eskuratzea eta Europan parte hartzea ere gehitu ditu gutxieneko betebeharren zerrendara.

Hala, elkarrizketen interpretazio «positiboa» egin badu ere, etxeko lan horiek egin arte ez dirudi prest dagoenik berak iaz iradoki eta EH Bilduk orain eskatutako «lidergoa» hartzeko; ez zaio eskaera gustatu. Bitartean, koalizio subiranistak «jada duela denbora gehiegi hasitako prozesua» behingoz amaitzera dei egin du, akaso lan horiek entregatzeko epemuga gerturatzen ari delako kezkatuta. Lehendakariak berak ere esan du: «estatuaren funtzionamenduaren ikuskera antidemokratiko» bat dutenak gobernura iritsi daitezke Madrilen, eta hauteskundeen testuingurua ere ez da bidelagun erosoa halako itun bat egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA