Espetxeratu egin dute Zarauzko hilketa egotzita atxilo hartutako gizona

Azpeitiko guardiako epaitegira eraman dute goizean, eta epaileak erabaki du behin-behinean espetxeratzea.

Atxilotua Zarautzen, ostiralean. JUAN HERRERO / EFE
Atxilotua Zarautzen, ostiralean. JUAN HERRERO / EFE
Paulo Ostolaza.
2025eko urriaren 19a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zarauzko (Gipuzkoa) hilketa matxista leporatuta atxilotutako 47 urteko gizona Azpeitiko (Gipuzkoa) guardiako epaitegira eraman dute gaur goizean, eta hango epaileak behin-behinean espetxeratzeko agindu du akusatuaren testigantza entzun ostean. Hala baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Atzo, EFE albiste agentziak zabaldu zuen gizonak aurrekari polizialak dituela indarkeria matxistagatik. Jaurlaritzak baieztatu zuen «bikotekide ohien salaketa batzuk» daudela haren aurka, baina ez daukatela erregistratuta Zarauzko biktimak jarritako salaketarik. 

Herenegun, berriz, atxilotua hilketa izan zen etxebizitzara eraman zuten ertzainek, asteazkeneko gertaerak berritzeko asmoz. Horren ostean itzularazi zuten komisariara, eta han egon da gaur goizera arte, eginbideak amaitu bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.