Etxegabe bat hil da Donostiako Easo plazan

Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak 09:10ean jaso du abisua, baina larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

Etxegabeen egoera salatzeko pankarta bat, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
Etxegabeen egoera salatzeko pankarta bat, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
Ion Orzaiz.
2025eko abenduaren 16a
13:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxerik gabeko gizon bat zendu da gaur Donostiako Easo plazan, gaua kalean igaro ostean. Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia, baina larrialdi zerbitzuek antzemandako lehen zantzuen arabera, «kausa naturalengatik» hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, Ertzaintzak 09:10 aldera jaso du abisua. Ertzainez gain, anbulantzia bat ere bertaratu da. Gizona plazako kioskoan erori da, antza denez, gaua han bertan igaro ostean. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, eta mediku batek egiaztatu du gizonezkoa hila zela ordurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.