euskal estatua

Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak egingo dituzte larunbatean

Hamabost udalerri eta auzotan izango dira etzi; aurrerantzean, gehiagotan. Ehun mugimenduak sustatu ditu. 

Donostiako Egia auzokoak, euskal errepublikaren aldeko pankartak-eta egiten.
enekoitz esnaola
2020ko otsailaren 13a
16:48
Entzun

Euskal errepublikaren aldeko aurreneko ekitaldi sorta egingo dute etzi —hilak 15—, Ehun mugimenduak sustatuta. Azkenean, hamabost udalerri eta auzotan izango dira ekitaldiak, baina Ehunek dio aurrerago gehiago izango direla. Ez dira «obsesionatu» orain kantitatearekin; euskal errepublikaren aldeko kontzientziazio lana egiteari eman diote garrantzia. Joan den azaroan aurkeztu zuten Ehun, eta, haren arabera, «esperientzia aberasgarria» izaten ari da. 

Etziko ekitaldiak Bizkaian Mungian eta Galdakaon izango dira, Nafarroan Beran, Nafarroa Beherean Donibane Garazin, Lapurdin Larresoron, eta Gipuzkoan Zumaian, Hernanin, Pasaian, Oñatin, Aizarnazabalen eta Donostiako auzo batzuetan (Igeldon, Amara Zaharren, Amara Berrin, Egian eta Antiguan).

Azkeneko asteetan ere egin dituzte udalerri eta auzo horietako batzuetan hitzaldiak eta beste.

Larunbateko ekitaldiak (otsailak 15)

Mungia (Bizkaia) 
- 11:00: ibilbide historikoa Haizetara elkartearekin.
- 11:00: umeentzako jolasak.
 -13:00: kalejira aldarrikatzailea.
- 13:30: ekitaldia.
- 15:00: herri bazkaria.
- 17:00: bertso poteoa Xabat Galletabeitia, Jone Larrinaga eta Ibon Larrazabalekin.
- 19:00: kontzertua: Astopotroak eta Lukiek.

Galdakao (Bizkaia) 
- 13:30: ekitaldia.

Bera (Nafarroa)
- Propaganda banaketa eta murala. 

Donibane Garazi
- 10:45: eztabaida gaztetxean: Nolako euskal errepublika nahi dugu? Zergatik eta zertarako nahi dugu? Nola eraiki nahi dugu?
- Bazkaria.

Larresoro (Lapurdi) 
- 13:30: Iparra Hegoa Egunaren barruan, euskal errepublikaren aldeko kalejira.

Zumaia (Gipuzkoa) 
- Ehun-en aurkezpena.
- Alor ugaritako pertsonekin solasaldiak euskal errepublika ardatz.
- Desobedientzia zibilaren inguruko solasaldia intsumiso izan zirenekin.

Hernani (Gipuzkoa) 
- Mural erraldoia: Memoria Euskal Errepublikan: egia, aitortza, erreparazioa.

Pasaia (Gipuzkoa) 
- Kartel jartze erraldoia.

Oñati (Gipuzkoa) 
- Hainbat arlotan burujabetza lantzen ari diren elkarteren azoka.

Aizarnazabal (Gipuzkoa) 
- Euskal errepublikaren aldeko elkarretaratzea.

Donostia-Igeldo
- Herriko nekazaritzaren alde eta turismo eredua salatuz elkarretaratzea. 

Donostia-Amara Zaharra 
- Elkarretaratzea eta propaganda banaketa, euskal errepublika feminista aldarrikatzeko.

Donostia-Amara Berri
- Propaganda banaketa.

Donostia-Egia 
- 12:00: mahai ingurua, elikadura burujabetza eta kontsumo jasangarria gaitzat hartuta.
- 13:00: bertako produktuen dastaketa.
- Ariketa parte-hartzailea, iritzi panelen bidez.

Donostia-Antigua
- 12:00: Kantu elkarretaratzea, hango babes ofizialetako bizilagunekin batera. Bereziki prestatutako abestiak kantatuko dituzte.
- 20:00: kontzertua Dokan: Nork zer?!, Stronger Together eta Invisible War taldeak.

Bestalde, Beran (Nafarroa) talde batek Ehun mugimenduarentzat propaganda bideoak egin ditu azkeneko astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.