Eusko Jaurlaritzak hogei milioi euroko inbertsioa egingo du sukaldeak ikastetxeetan bertan eraikitzeko

Pixkana, zonakako sukaldeak ere eraiki asmo dituzte, hainbat ikastetxeri aldi berean zerbitzua emateko.

Eskola jangela bat, artxiboko irudi batean. EHIGE
Eskola jangela bat, artxiboko irudi batean. EHIGE
Irati Urdalleta Lete.
2025eko ekainaren 9a
15:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Sare publikoko eskoletako jangeletarako «eredu osasungarriagoa, jasangarriagoa eta hurbilagoa» izatea du xede Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri duenez, hogei milioi euroko inbertsioa egingo dute 2028ra arte; ikastetxeetan sukaldeak jartzen hasiko dira «pixkanaka», eta zonakako sukaldeak ere eraiki asmo dituzte.

Uda honetan bertan hasiko dituzte obrak; Pedrosaren esanetan, sei sukalde jarriko dituzte beste horrenbeste eskola publikotan. Geroago, 2025-2026ko ikasturtetik aurrera, zonakako hamar sukalde jarriko dituzte martxan. Azaldu duenez, horietako bat Basaurin (Bizkaia) jarriko dute, eta inguruko bederatzi ikastetxetarako erabiliko dute. Ikasturte horretan bertan, halaber, hamabi sukalde eraikiko dituzte eskoletan. 2026-2027ko eta 2027-2028ko ikasturteetan ere hedatuko dira sukaldeak, «pixkanaka»: espero dute ikasturtero ikastetxeetan hamar sukalde ipintzea eta zonakako sei sukalde eraikitzea. «Horiek hezkuntza eta lurralde beharren arabera egingo dira».

%78

Eskola jangela zenbat ikaslek erabiltzen duten, ehunekotan Begoña Pedrosak iragarri duenez, Lehen Hezkuntzako eskola publiko guztiek eskaintzen dute jangela zerbitzua, eta haurren %78k erabiltzen dute.

Gaur egun, egunero-egunero milaka umek eta gaztek jaten dute ikastetxeetako jangeletan. Pedrosak emandako datuaren arabera, Lehen Hezkuntzako eskola publiko guztiek eskaintzen dute zerbitzu hori, eta ikasleen %78k erabiltzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.