«Hezkuntza publikoaren aurkako erasoa» salatu dute D ereduko zenbait ikastetxek Nafarroan

Elkarretaratzeak egin dituzte Nafarroako zenbait herritan, UPNren legea eta ikasgela publikoen itxiera kritikatzeko.

Berako Rikardo Baroja ikastetxeko hezkuntza komunitatea, protestan. STEILAS
Berako Rikardo Baroja ikastetxeko hezkuntza komunitatea, protestan. STEILAS
Ion Orzaiz.
2026ko maiatzaren 22a
13:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

D ereduko zenbait ikastetxetako ikasleak, irakasleak eta familiak kalera atera dira gaur, Steilas sindikatuak deituta, «hezkuntza publikoak jasan dituen azken erasoen aurka». Salatu dute, batetik, Hezkuntza Departamentuak sare publikoko hemeretzi ikasgela itxiko dituela apaltze demografikoa dela eta; eta bestetik, joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean onartutako legeak «aukera gehiago» emanen dizkiela ikastetxe pribatuei eta itunpekoei.

(ID_17794510929995) Atarrabiako Atargi D ereduko ikastetxean protesta.
Atarrabiako Atargi zentroko ikasleak, irakasleak eta gurasoak ere kalera atera dira gaur. STEILAS

«Hezkuntza Departamentuak hemeretzi gela itxiko ditu, eta gehienak eremu euskalduneko landa eskoletakoak dira», adierazi du Steilasek ohar batean: «Bestalde, foru lege berriak itunpeko ikastetxeak blindatuko ditu, baina ikastetxe publikoak ziurgabe utzi, baldintza kaskarragoetan. Lege berri honen bidez, itunpeko ikastetxeei aukera emango zaie unitate berriak zabaltzeko, arautik kanpo dauden irizpideen arabera, baina ez zaie aukera hori emango ikastetxe publikoei. Itunak denok ordainduko ditugu, baina ez ditugu joko arau berberak edukiko». 

Azkenik, hezkuntza publikoa indartzea, baliabidez hornitzea eta ikasgelarik ez ixtea galdegin diote Nafarroako Gobernuari.

(ID_17794510472525) Arantzako D ereduko ikastetxearen protesta
Arantzako herri eskolako ikasleek frontoian egin dute elkarretaratzea. STEILAS
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA