Kexa jarri dute Jaurlaritzak eskola publikoetara bidalitako galdetegi baten euskara maila eskasarengatik

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du kexaren berri, «euskararen zuzentasunik eza» salatzeko eginkizuna ere baduela gogora ekarrita. Hainbat testu oker idatzita daude inkestan.

Hezkuntza Sailak bidalitako galdetegiaren zati bat. HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA
Hezkuntza Sailak bidalitako galdetegiaren zati bat. HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA
arantxa iraola
2026ko martxoaren 4a
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hizkuntza eskubideekin lotutako kexak jasotzen ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Erdaren «nagusitasuna» erakusten duten bizipenak izaten dira ia denak. Jaso duen kexa baten berri eman du gaur: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abian du eskola publikoetako arrisku psikosozialak neurtzeko prozedura bat; horren harira galdetegi bat helarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetara, eta galdetegi horren euskarazko bertsioan akatsak daude, oso nabarmenak. Behatokiak gogora ekarri du «euskararen zuzentasun eza» salatzeko eginkizuna ere baduela, eta sare sozialen bidez eman du kexaren berri. 

Horra erakutsi dituen zenbait adibide. 3. galderak, adibidez, halaxe dio: «Egun edo ordu libreak hartzeko aukera ahal duzu gai pertsonalak kudeatzeko?». 24.a horra: «¿Zure zereginaren betearazpenak arinago lan egiteak ezartzen dizu?». 38.a, begira: «Orokorrean, egiten dituzun zereginek sentsua dute?». 44.a ere oker idatzita dago: «Zure lanaren betebehar eta erantzukizunak kontuan izanda, zure soldatarekin pozik zauden?».  

ELAk gaur ohar bat atera du Jaurlaritza eskola publikoetako arrisku psikosozialak ebaluatzeko egiten ari den langintza honen harira, oso kritiko. «Parte hartze eta plangintza falta» egotzi dizkio gobernuari. «Prozesuak ez ditu bermatzen langileak eta ikasleak babesteko neurri eraginkorrak». 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.