Preso bat hilik agertu da Zaballako espetxean

Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik, baina autopsiaren emaitzaren zain daude zergatik hil den jakiteko. Aurten Euskal Herriko espetxeetan hildako laugarren presoa da.

Preso baten heriotza salatzeko iaz egindako elkarretaratze bat, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Preso baten heriotza salatzeko iaz egindako elkarretaratze bat, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gotzon hermosilla
2026ko apirilaren 11
21:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Naiz agerkariak jakinarazi duenez, preso bat hilik agertu zen atzo goizean Zaballako espetxean (Araba). Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik, baina autopsiaren emaitzaren zain daude zergatik hil den jakiteko.

Aurten Euskal Herriko espetxeetan hildako laugarren presoa da Zaballan zendutakoa. Otsailaren 5ean, 35 urteko preso bat hil zen, Zaballako espetxean hura ere; haren senideek salatu zuten ez ziotela arta egokia eman. Martxoaren hasieran, berriz, preso bat hil zen Iruñeko espetxean; Salhaketa elkarteak jakinarazi zuenez, 80 urte baino gehiago zituen, eta bihotz-biriketako geldialdia izan zuen. Azkenik, martxoaren 20an preso batek bere buruaz beste egin zuen Baionako presondegian; 23 urte zituen, eta, Sud Ouest hedabideak zabaldu zenez, kartzelako bakarkako ziega bakarrean zeukaten, arazo psikiatrikoak zituelako, eta telefono kable batekin urkatu zuen bere burua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA