Saez de Egilaz izango da EH Bilduren koordinatzailea Eusko Legebiltzarrean

Oihana Etxebarrietak egin ditu koordinazio lanak orain arte, baina koalizioaren Harreman Politikoen Idazkaritzan jardungo du hark aurrerantzean.

Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea, gaurko osoko bilkuran. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea, osoko bilkura batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
aitor biain
2025eko irailaren 8a
15:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den otsailean Iruñean egindako III. Kongresuaren ondoren, EH Bilduk aldaketak egin ditu barne egituran, eta horrek Eusko Legebiltzarreko taldeari ere eragin dio. Koalizioak jakinarazi duenez, Eraitz Saez de Egilaz arduratuko da aurrerantzean Gasteizko ganberako taldea koordinatzeaz; Oihana Etxebarrieta arduratu da lan horretaz orain arte. 

Etxebarrietak, baina, beste ardura bat izango du aurrerantzean: Gorka Elejabarrietak zuzentzen duen EH Bilduren Harreman Politikoen Idazkaritzan arituko da. Eusko Legebiltzarrean duen eserlekuari eutsi egingo dio, hala ere.

Koalizio subiranistak nabarmendu du «belaunaldi berriek ardura garrantzitsuak bere gain hartzeko apustu irmoari» eusten diotela, eta horregatik eman diotela ardura hori Saez de Egilazi. 2020tik da legebiltzarkide Saez de Egilaz, eta gaur egun Mahaiko bigarren idazkaria ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.