Elkarretaratze bat egin dute Trebiñu Araban integratzearen alde

Trebiñuko enklabea Araban integratzeko lan mahaiko kideek antolatu dute mobilizazioa.

Trebiñu Araban integratzeko mahaiko kideek elkarretaratzea egin dute gaur. RAUL BOGAJO / FOKU
Trebiñu Araban integratzeko mahaiko kideek elkarretaratzea egin dute gaur. RAUL BOGAJO / FOKU
itsaso jauregi 2
2025eko irailaren 20a
17:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trebiñuko enklabea Araban integratzeko lan mahaiko kideek kontzentrazioa egin dute gaur, Panguan. Trebiñu administratiboki Arabaren parte izateko beste pauso bat eman nahi izan dute, eta beste bultzada bat eman diote Trebiñuko enklabea Araban integratzeko aurten sortutako mahaiari. Bestalde, gaur hasi dira San Formerio jaiak, eta integraziorako mahaia han ere izango da.

Ekainean sortu zuten mahai hori, eta lau alderdik osatzen dute: Trebiñuko Konderriko Talde Independentea, EH Bildu, EAJ eta TDD. Egitasmo hori martxan jarrita Trebiñu administratiboki ere Arabaren parte izateko helburuari bultzada bat eman nahi diote, enklabea Araban integratzeko bide bat zabalduta. EH Bilduk, EAJk eta alderdi independenteetako zenbait zinegotzik osatu zuten hasierako taldea, eta bigarren bilera egin zuten hilabete hasieran.

Bigarren bilera horretan, PPk izan ezik, Trebiñuko konderrian eta Argantzon (Araba) inguruan ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten Trebiñuko enklabea Araban integratzeko mahaiarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.