«Larria da azterketako ikasgai bat, euskara, gainditu ez eta berrikusteko eskatu aurretik komunikabideetara jotzea». Horrela hasi dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zenbait irakaslek eta ikertzailek EHUri zein USaPeko zuzentzaileei elkartasuna adierazteko idatzia. Aurtengo euskarazko azterketan gertatutakoaren harira, irakasleen eta ikerlarien sinadurak biltzeko inprimaki bat zabaltzea erabaki dute.
«Kezka eta haserrea» adierazi dute zuzenketek eragindako auziaren inguruan; «aurtengoak marka guztiak gainditu ditu». Gertatutakoak aurrera begira izan ditzakeen ondorioek ere kezka sortu diete, eta EHUren aurkako erasoa ez ezik, «hezkuntza sistema publiko osoaren aurkako mesfidantza eta haren zilegitasunaren aurkako erasoa» ere badela nabarmendu dute.
Ikusi gehiago
Amaieran, elkartasuna adierazi diete selektibitateko zuzentzaile izan diren irakasle guztiei, eta azpimarratu dute «EHUk hasieratik profesionaltasuna, gardentasuna eta zerbitzu publikoa lehenetsi» dituela auzi honetan.