Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Ireki dituzte hauteslekuak

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira gaur. CISenak izan ezik, inkesta guztiek diote PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa lortuko duela Espainiako Kongresuan. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta.

Emakume bat botoa ematen, gaur, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKY
Emakume bat botoa ematen, gaur, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKY
Paulo Ostolaza.
2026ko azaroaren 29a
09:00
azken momentuan

(ID_16681458) (Endika Portillo/@FOKU) 2026-11-29, Gasteiz. Hauteskundeak
ENDIKA PORTILLO / FOKU

PSE-EEko Javier Hurtadok Gasteizen eman du botoa.

(ID_16681475) (Jon Urbe/) 2026-11-29, Donostia. Hauteskundeak
JON URBE / FOKU

Donostiako Gros auzoan eman du botoa Jon Etxeberria PPren Gipuzkoako zerrendaburuak, sortu dituen polemikengatik bada ere, kanpainan zeresan gehien eman duen hautagaietako batek. Eserleku bat lortzea du helburu.

Parte hartzearen behin behineko datuak eguneko bi unetan emango dituzte: 14:00etan eta 18:00etan. Gauean, Espainiako Gobernuak 22:30ean egingo du behin behineko emaitzen berri emateko agerraldia.

 

(ID_16681431) (Endika Portillo/@FOKU) 2026-11-29, Gasteiz. Hauteskundeak
ENDIKA PORTILLO / FOKU

Martxan dira jada hauteslekuak; Hego Euskal Herrian, denera, 3.647 hauteskunde mahai osatu dira. Irudian Gasteizko Iradier Arena, ateak ireki berritan.

(ID_16681527) ESPAÑA ELECCIONES
BALLESTEROS / EFE

Pedro Sanchez izan da botoa eman duen lehen hautagai nagusia, Madrilen. Botoa emateak duen garrantzia azpimarratu du, eta herritarrei bozetan parte hartzera dei egin die: «Mobilizazioa zenbat eta handiagoa izan, ordun eta hobeto islatuko da herritarren sentimendua eta orduan eta indar gehiago izango du gobernuak bere politikak egiten jarraitzeko». Mobilizazioa «historikoa» izango dela aurreikusi du, eta, beraz, sentsazio onak dituela.

 

 

 

Gaur, denera, 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta. Bozkatzeko eskubidea dutenen artean, 127.570 Espainiako Estatutik kanpo bizi dira (AEHE errolda), eta 94.391k posta bidezko botoa eskatu dute. Espainiako Gobernuak izendatutako ordezkariek 14:00etako eta 18:00etako parte hartze datuak emango dituzte.

1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da batez beste, legebiltzarretarako eta udaletarakoen gainetik. PSOEk bederatzi aldiz irabazi du, eta EAJk lau aldiz.

Inkesta denek diote Pedro Sanchezek ezingo duela Moncloan jarraitu, eta gaurko hauteskundeen ondoren PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa edukiko duela Espainiako Kongresuan; 176 diputatu behar dira horretarako, eta bloke horrek 190 inguru lortuko lituzke, inkestetan iragarritakoa betez gero.

Hauteskundeen atarian, hiru aditurekin izan da BERRIA. «Lehia bizia» izango dela espero dute, eta, parte hartzea, handia. EH Bildu «eroso» ikusten dute; EAJ, berriz, ataka zailean.

Ireki dituzte hauteslekuak

Egun on! Martxan dira jada Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. 9:00etan ireki dituzte hauteslekuak, eta, ohiko moduan, 20:00ak arte egongo dira irekita. Mahaian egotea egokitu zaionik izango da irakurleen artean.

Adituek uste dute gaur parte hartze handia izango dela, %75 ingurukoa. Izan ere, lehia bizi espero da; CISenak izan ezik, inkesta guztiek diote PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa lortuko duela gaur Espainiako Kongresuan. Eskuineko indarrak, baina, urduri agertu dira azken egunetan, eta iruzurraren mamua haizatu dute.

Denera 2,3 milioi euskal herritar deituta daude 39 diputatu eta senatari hautatzera.

Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA