Albisteak
Iberieraren eta euskararen zenbaki sistemak, antzekoak?
Joan Ferrer i Jane epigrafistaren hipotesiaren arabera, iberiera eta euskara «ahaidetuta» daude. Iberiar inskripzioetan aurkitutako 'ogei' hitza euskarazko hogei zenbakia izan daitekeela uste du.
Deep Seek: ChatGPT merkeago bat
Txinako enpresak adimen artifizialeko aplikazio bat sortu du: ChatGPTren funtzio bera du, baina 27 aldiz merkeagoa izan da hori garatzea. Dardarka jarri ditu AEBetako erraldoi teknologikoak.
Etxeko leihotik ikusten den fauna, liburu batean jasoa
Animalien inguruko interesa piztu nahi du Iker Elosegik argitaratu berri duen 'Euskal Herriko fauna gida' liburuan. Lurraldeko bioaniztasuna aztertzeaz gain, naturari behatzeko gomendioak ere ematen ditu.
Oria ibaian ere Asiako txirla hedatu da
Gipuzkoan lehen aldiz atzeman dute espezie inbaditzaile hori, urte hasieran. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil).
Hainbat motatako esku hartzeak egingo dituzte espeziea zabaltzea eragozteko eta toki batzuetatik desagerrarazteko.
Elhuyarren Elia itzultzaileak ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera garatu du
Ahots bidezko
itzulpenak egiteko, aski da mikrofonoaren irudia duen botoia sakatzea,
itzultzailearekin hitz egiteko erabiliko den hizkuntza hautatzea eta
hitz egiten hastea. Eliak emaitza testu bidez edo audio bidez emango du
ondoren, itzulpenerako hautatutako hizkuntzan.
Lehen aldiz Europako Batasunean, argindar gehiago sortu da eguzkiarekin ikatzarekin baino
Egunean batez beste 450.000 panel fotovoltaiko jarri ziren zelaietan eta teilatuetan. Erregai fosilek argindar sorkuntzan egiten duten ekarpena erdira jaitsi da 2007az geroztik.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek debekatu egin dituzte sakelakoak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien erabilerari buruzko gogoeta kritikoa bultzatu du, ikastetxe bakoitzak araudi propioa landu dezan. Altxa Buruak zenbaitetan eskatu arren, Hezkuntza Sailak inoiz ez ditu debekatu sakelakoak.
Mende erdia baino gehiago kuboari biraka
Rubiken kuboaren bertsio klasikoa, 3x3koa, 1974an patentatu zuen Erno Rubikek, baina harrezkero etengabe ari dira sortzen formatu berriak: 2x2koak, 7x7koak, piramideak, dodekaedroak... Aljebraren bidez azal daitezke kuboaren mugimenduak, baita osatu ere.
«Literatura guztietan isildu da emakume idazleen lana, baita gurean ere»
Euskal literaturaren historia « androzentrikoaGizonezkoari eta haren ikuspuntuari ematea posizio zentrala. » gainditzeko asmoz, XIV. mendetik XX.era arteko emakumezko idazleek sortutako testuak bildu eta aztertu ditu Amaia Alvarez Uriak 'Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa' lanean.