Albisteak
Euskal espioiak, erbestean naziak zelatatzen
36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren hainbat jeltzalek informatzaile lanak egin zituzten AEBetako zerbitzu sekretuentzat, 1940ko hamarkadan. Gehienbat Latinoamerikan, naziak zelatatzeko informazioa jasotzen zuten.
Petronor da, alde handiz, ingurumen inpaktu handieneko enpresa
Askotariko ingurumen inpaktuak adierazle bakarrean integratzeko sistema bat sortu du EHUko Ekopol ikerketa taldeak. Klima aldaketak du pisu handiena kalkulatu duten ingurumen eragin osoan.
Matematikak edertutako artea
Matematika da musikaren oinarrietako bat, eta musika, dantzarena. Geometria, konbinatoria eta topologia erabil daitezke euskal dantzetako mugimenduak eta kokapena deskribatzeko.
Zatikiekin adierazten da doinuen erritmoa, eta forma geometrikoekin irudikatzen dira formakuntzak.
Kazetaritza irakasteko ariketak
BERRIA Ikasgelak sei unitate didaktiko ondu ditu DBHko ikasleentzat. Ikasleen zentzu kritikoa hauspotzeko, komunikazioari buruzko ariketa praktikoak biltzen ditu programa didaktikoak.
Euskara urri pantailetan
Garazi Sanchez EHUko irakasleak ohartarazi du gazteek euskararekin duten atxikimendua desagertu egiten dela eremu digitalean, eta oso gutxik kontsumitzen dituztela euskarazko eduki digitalak.
Miraria oskol barruan
Inoiz baino kontsulta gehiago izan du adingabeei arreta emateko telefonoak
Batailoi bat amets zapuztu
Duela laurogei urte, erbesteko Eusko Jaurlaritzak batailoi berezi bat sortu zuen indar aliatuekin batera nazien kontra borrokatzeko. Gernika jarri zion izena.
1.518 preso exekutatu zituzten iaz, azken hamarkadako gehien
Laugarren urtez jarraian gora egin dute exekuzioek, eta Irani, Saudi Arabiari eta Iraki «dagokie» hori gehienbat, Amnesty Internationalen arabera. Zenbait agintarik «errepresioa ezartzeko» tresna gisa erabiltzen dutela salatu du.