Elkarrizketak

Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»

Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»

Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978). Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.

Miren Ros: «Nerabeek ez dute sakelakorik behar»

Miren Ros: «Nerabeek ez dute sakelakorik behar»

Sakelakoaren erabilerari buruzko hitzaldiak ematen ditu Miren Ros hezitzaileak (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Uste du nerabeek ez dutela ulertzen sakelakoa, «eta gurasoek ere ez zeinen tresna potentea den». Horregatik, 16 urte izan arte sakelakorik ez edukitzea aldarrikatzen du.

Samara Velte eta Josu Martinez: «Bidaia bat egin dugu estoldetan barrena»

Samara Velte eta Josu Martinez: «Bidaia bat egin dugu estoldetan barrena»

Samara Veltek (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) eta Josu Martinezek (Bilbo, 1986) Paperezko hegoak dokumentala egin dute, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren inguruko lana.

Miren Guillo Arakistain:  «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»

Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»

Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia. 

Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.

Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Elkarrekin idatzi dute Miñan liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.

Alex Rodriguez: «Gizartea 'bullying'-aren erantzule dela erakutsi beharra daukagu»

Alex Rodriguez: «Gizartea 'bullying'-aren erantzule dela erakutsi beharra daukagu»

De Fobos y Deimos bideo jokoaren egilea da Alex Rodriguez psikologoa (Arrigorriaga, Bizkaia, 1988). LGTBI komunitateko haurren aurkako bullying-ari aurre egiteko tresna gisa landu du, enpatia bidez arazoari aurre egiteko. Bullying-aren arloan lan asko egin dela onartzen badu ere, uste du jatorri ugari izan ditzakeela jazarpen horrek, eta bakoitza modu jakin batean landu behar dela.

Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea

Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea

German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.

Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»

Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak Hizkuntza, nazioa, estatua saiakera plazaratu du. Euskal Herriko nazioa berregin beharrean dagoela uste du, eta uste du horretarako  ezinbestekoa dela euskara berrindartzea, zeren, haren iritziz, euskal estatua lortzeko bidean hizkuntza ez da traba, baizik eta kontrakoa.