Alarma gorria: denok Baionara

Urtzi Errazkin Telleria
2016ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Datorren azaroaren 24an, Frantziako epaitegi batek Ibon Fernandez Iradiren kondena suspentsioaren inguruan erabakiko du. Fernandez Iradi Lannemezan espetxean dago, eta esklerosi anizkoitza pairatzen du. Bere askatasuna eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko bederatzi euskal preso politikoenaexijitzeko, Bagoaz-ek manifestazioradeitu du gaurko, Baionan. Etxerat-ek gizartea deitu nahi du, bertan parte har dezan.

Bere gaixotasunaren lehendabiziko sintomak 2010ean pairatzen hasi zen arren, 2013 arte ez zioten diagnostikatu. Ordurako, gaixotasunaren endekatze-prozesuak bere osasuna larriki kaltetu zuen. Kondena suspentsioaren eskaera aurkeztu eta gero, zigorrak betetzeko Frantziako Tribunalak eskaera atzera bota zuen 2014ko udan, eta ordutik Fernandez Iradik espetxean jarraitzen du.

Gure kartzelatutako senideek pairatzen duten egoera larria dela-eta, aspaldi piztu zen alarma gorria, eta, halere, estatu frantsesak eta espainolak mendekuan eta saminean oinarritutako espetxe politika bat aplikatzen jarraitzen dute.

Gaixotasun larriak dituztenean, badakite okerrera baino ezin dutela egin presoek; beraz, heriotzara kondenatzen ari dira. Gisa horretako gaixotasun bat pairatzen duen edozein pertsonak medikuek ezarritako zaintza eta tratamendua behar duela badakite, eta jakitun dira Frantziako eta Espainiako kartzelen osasun ezak arriskua baino ez diotela gehitzen berez delikatua den egoera bati.

Arreta jarri nahi dugu, beste behin, pertsona horiek kartzelan mantentzeak zein eragin duen haien sendietan, haien hurbilekoetan. Eurak dira, presoak bezainbeste, lehen pertsonan salbuespeneko politiken efektuak, eskubide urraketak eta beste hainbat neurri anker pairatzen dituztenak. Sufrimendu horri amaiera emateko unea ere bada. Horregatik, Txus Martinen askatasuna ere exijitzen dugu, zeinak eskizofrenia nahasmendua duen; kardiopatia iskemiko larria duen Josetxo Arizkurenen askatasuna exijitzen dugu, brabikardia sintomatikoa duen Jose Ramon Lopez de Abetxukorena, espondilitis ankilosantea duten Gari Arruarte eta Jagoba Codorena, eboluzio luzeko miopia magna, hemorragia erretinarioa eta glaukoma bilaterala duen IƱaki Etxeberriarena, nahasmen obsesio-konpultsiboa duen Aitzol Gogorzaren askatasuna, lesio neurologiko larriak eta hiesa C-3 estadioan duen Ibon Iparragirrerena, mingainean karzinoma epidermoideoa duen Gorka Frailerena eta koloneko minbizia duen Joseba Borderena.

Gaur 17:00etan, Baionako Euskaldunen plazatik Gu gira giltza lelopean abiatuko den manifestazioan, euskal gizartearen gehiengo zabal batek eskatzen duenespetxe politikaren norabide aldaketa aldarrikatzeko aukera ezin hobea izango dugu.

Baionako kaleetan Ibon Fernandez Iradiren askatasuna eskatuko dugu. Hortaz, euskal gizarteari dei egin nahi diogu, baita indar politiko eta sindikalei, Bagoaz-ek egindako deialdira batu daitezen giza eskubideen errespetua, eta mendekua, gorrotoa eta ankerkeria betikotzen duen estrategia bat gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.