Apirilero, instituzioek 1937ko Gernikako bonbardaketa gogoratzen digute, eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren hegazkinek hil zituzten herritar babesgabeak eta errugabeak omentzen dituzte. Batzuetan, kazetari britainiarra zen George Steer ere goraipatzen dute. Steer Gernikan zegoen 1937an, sarraskia ikusi zuen han bertan, eta The Times egunkarian frankisten gertaeraren bertsioa gezurtatuz (gernikarrek euren herria sutan jarri izan zutela esan zuten …!). George Steerrek arrisku pertsonal handia ere hartu zuen, egunkariko zuzendaria Francoren aldekoa zelako. Hala ere, egia kontatu zuen, egia zelako.
Egia. Baina Euskadin 1937an gertatukoak beste egia batzuk ezkutatzen ditu.
Agirre Lehendakariak, Bilbora hurbiltzen ari ziren tropa frankisten kontra hiria babesteko, 1936 eta 1937 artean hiriaren inguruan burdinazko gerrikoa izeneko defentsa-sistema eraikiarazi zuen. Alejandro Goicoechea ingeniari elorriarrak defentsa-sistema diseinatu eta haren eraikuntza zuzendu zuen. Menderaezina omen zen Bilboko gerrikoa, denetarik zeukalako: metrailadore habiak, bunkerrak, tankeen aurkako lubakiak, alanbre arantzaduna …
Hala ere, frankistek burdinazko gerrikoa espero baino errazago hautsi zuten, eta Bilbo hartu zuten 1937ko ekainaren 19an. Menderaezina? Alferrikakoak ziren Goicoechearen esfortzuak? Bueno, bai eta ez.
1942an, Francoren diktaduraren garaian, Talgo sortu zen. Talgo modeloak (Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol), denok dakigunez, arrakasta handia izan zuen urte askotan zehar. … Zerbait sumatu duzue? Bai, ezta? Goicoechea, bai, Alejandro Goicoechea. Galdera bat: zergatik utziko lioke Espainiako Estatuak horrelako negozioa egiten Bilboko defentsa-sistema osoa diseinatu eta haren eraikuntza zuzendu zuenari?
Talgok finantza-arazo larriak ditu, eta haren saneamenduan diru publikoak parte hartu du. Beraz, ironikoa da Euskadiko erakunde publikoek frankisten alde egin zuen gizon baten izena daraman enpresa baten erreskatean parte hartzea
Tira, Goicoecheak Bilboko defentsa-sistema diseinatu eta haren eraikuntza zuzendu zuen, bai, baina handik gutxira Bilbotik Salamancara ihes egin zuen eta defentsen planoak eta haien ahulguneei buruzko informazioa eman zizkien frankistei. Informazio horrek erraztu egin zuen Bilbo hartzea.
Ulertzen dut Goicoechea Francoren Espainia Berriaren heroi bihurtzea. Ulertzen ez dudana da, demokrazia Espainiara itzuli zenean 70eko hamarkadan, 80koan, 90ekoan … zergatik ondorengo gobernuek, ez kontserbadoreek ezta ezkertiarrek ere, ez zuten hartu neurririk saltzailearen enpresaren kontra. Gernika zerga moduko bat, adibidez, Talgoko agintariak zigortzeko eta egindako kalteak konpentsatzeko? Baina ez, inoiz ez. Eta okerrera egiten du. burdinazko gerrikoaren planoak frankistei eman zizkien gizonak bere abizena eman zion Talgori, eta frankismoaren garaian arrakasta izan zuen enpresa eraiki zuen.
Gaur egun, Talgok finantza-arazo larriak ditu, eta haren saneamenduan diru publikoak parte hartu du. Beraz, ironikoa da Euskadiko erakunde publikoek frankisten alde egin zuen gizon baten izena daraman enpresa baten erreskatean parte hartzea.
Erreskateari dagokionez, goi-kargudun batek «Talgoren eta Euskadiren lotura historikoak» aipatu zituen. Loturak, bai. A ze loturak.