Onintza Enbeita

Ehiza

2025eko azaroaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gerrako kronika errazik ez dago. Gudak gogorrak dira beti, eta albo kalte latzak dituzte batzuentzat zein besteentzat. Hala ere, badira ileak lazten dizkiguten notiziak. Nik hala irakurri dut Sarajevoko setioan izandako giza ehizaren berri. Lehen ere zerbait entzunda nengoen gaiaren inguruan, baina badirudi Milango Fiskaltzak ofizialki ireki duela gaiaren gaineko ikerketa, eta izan zirela setioa giza ehizarako baliatu zuten zibil aberatsak. Militar serbiarrak epaitu izan dituzte setio hartan gizateriaren kontrako ekintzak egitearren, baina zibilen hilketa guztiak ez zituzten militarrek egin. 

Sistema kapitalistak arrakala sozial handiak sortzen ditu, eta komunikabideek buruan sartzen digute arrakala horren alde txiroan daudenak direla arriskutsuak. Esaten digute txiroak prest daudela diruaren truke edozer egiteko, etxeak okupatzen dituztela, lapurtu egiten dutela… jende txiroaz ez fidatzen irakatsi digute, baina Sarajevoko setioan izandako giza ehizak ez du txiroekin zerikusirik. Europako aberatsek dirutza ordaindu zuten asteburuetan zibilak ehizatzera joatearen truke. Beraz, arriskutsuak nortzuk dira hemen? Diruarekin edozer egin dezaketela pentsatzen dutenak. Ez dut uste Sarajevo salbuespena denik. Aspaldi kantatu zuen bertsolari eder batek aberatsak direla arriskutsua diren minoria bakarra. Arrazoi handiagorik!  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.