Itxaro Borda

Amsterdam

2026ko maiatzaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Herbehereetako hiriak garai batean erretzen genuen tabako motaren izenera eramaten gaitu zuzenean edo bertan sortu eta hil zen Spinoza pentsalari erraldoiaren itzalera. Erlijioaren eta politikaren harreman laikoak zituen amets, norberaren baitako gogoeta ildoa lantzea gomendatzen digularik oraindik ere. Baina ez da hori nire gaurko zutabearen arrazoia, baizik eta Amsterdamek hartu duen funtsezko erabaki bat, laster Danteren Florentziak ere errepikatuko duena.

Haragiaren eta energia fosilaren aldeko publizitatea debekatzen duen mundu mailako lehen hiria bilakatu berri da Amsterdam. Deliberoa urtarrilean bozkatu zuten eta maiatzaren 1ean sartu da indarrean. Halatan, itsaso-gurutzaldiak, hegazkin bidaiak, SUV kotxeak eta burger gurintsuak goresten dituzten irudiak kenduko dira bertako hormetatik. Imajinario deskarbonizatu baten bidea azpatzen hastean datza helburua, egiazko borroka kulturala dena ororen buru. Arras biziatuak baikara. Logika ekologiko guzietatik at doazen joerak, naturalak balira bezala kontsideratzen ditugu. Eta ez dira, prefosta!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA