Itxaro Borda

Apirilak 26

2026ko apirilaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Egun krudela da apirilaren 26a, memorietan herdoiltzen diren horietakoa, maila kolektiboan bezain maila pertsonalean ere, gehienetan biak loturik dabilzkigulako. Denboraren sakontasunaren neurriaren ideia bat ere ematen digu, zoritxar eta zorion artean.

1937ko apirilaren 26an astelehena zen Gernikan, merkatu eguna, italiar eta alemaniar faxisten hegazkinak hiria bonbardatzen hasi zirenean. Eñaut Elorrietaren kanta ezagun batek bertan hil zituztenen izenak bihikatzen ditu. Picassok bere margoarekin sarraskiaren berria hedatu zuen mundu zabalera. Ea noizbait Gernika Gernikan miresterik daukagun!

1986ko apirilaren 26an, aldiz, goizeko ordu batean, istripu nuklear nagusia gertatu zen, orduan Sobietar Batasunean aurkitzen zen Txernobylen laugarren erreaktorea zartatu zenean. Oraindik ere, errusiar armadako droneek berunezko kapaz estali zentral ukrainarra erasotzen darraite.

Urtebetetzeak ere ospatzen ditugu apirilaren 26an, beharrik, Enekoren hamar udaberriak adibidez, lurreko mater dolorosa guziak bestara hurbiltzen direla irriño bat ezpainetan!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA