Itxaro Borda

Aupa Aviron

2025eko ekainaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur arratsean, Lyon hirian, Baionako Aviron errugbi taldea Tolosako piztien kontra ariko da Top 14ko txapelketako finalerdiak jokatuz. Hirian bertan, ostalarien zoriona biderkatuz, pantaila erraldoia jarri dute Roland Barthes plazan eta ez da semiologoa izatearen beharrik jendea hor metatuko dela asmatzeko. Beharbada ni ere populu txuri-urdinaren erdian kausituko nauzue, Baionako taldearen sustengatzaile unilaterala naizelako, ezagutzen ditudan bizkaitar andere batzuen antzera egia errateko.

Bere errugbilarien inguruan bilbatu hiria da Baiona, uda orotako zezenketa garestiak ahantzi gabe. Eskoletako jantokiak atontzeko baino diru gehiago sartzen da hamabostekoa mantentzeko, hots gure hiritar gisako panem et circenses erritualak segurtatzeko! Gregory Patat trebatzailea jainko bilakatu dute, sarrerak kliska batez saltzen dira, Avironen himnoa ozen dabil hiru hizkuntzetan, normalean elkar gurutzatzen ez duten Baionako auzo ezberdinak bilduz. Mutur zuriarena egiten dut baina Baionak irabaztea nahiko nuke, alaina, arrastirikoak ezinezko desafioa dirudien arren...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.