Itxaro Borda

Baimen zitalak

2026ko urriaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela gutxi Frantziako Laborantza ministroak urarentzat eta inguruan bizi diren jendeentzat kaltegarria den pestizida bati baimen zitala eman dio garagar elgeak belar txarretatik babesteko gisa. Egia da, ehun eta hogei egunentzat baizik ez dela pozoi hori zilegi, baina osasun erakundeetako ikerlariek honen letaltasuna argi eta garbi azpimarratu dute.

Eskualdeko egunkari handiaren orrialdeetan beste berri bat bazen herenegun, lehenari itzal egiten diona: datorren urriaren 19an Lohizune Oihergiko nekazari bat Europako Parlamentuan mintzatuko da 2005ean pestizidengatik burumuineko minbiziarekin zendu bere zazpi urteko alabaren memoria defendatzeko: Maitena hil ote zen bere etxaldean baliatzen zituen ekai kimiko ugariengatik? Horixe da etengabe egiten duen galdera erantzun zehatzik aurkitu gabe. Dagoeneko laborantza biologikora pasatua dela jakin dugu.

Poitierseko Unibertsitateko ikerketa batek ere, azkenik, ongi erakusten du baserritarren suizidio tasaren eta produktu fitosanitarioen erabilpenaren arteko lotura: zer gehiago behar dugu egiteko moldeak aldatzeko?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA