Itxaro Borda

Dena den

2026ko martxoaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Batzuetan, sentitzen duguna argiki ez agertzeko gisa, parabolaz eta metaforaz hitz egiteko gogoa pizten zaigu, lagunak gurutzatzen eta solastatzen ditugunean San Izpiritu zubiaren erdian. Anartean, Euskal herri osoa pozez zoratzen dabil Baionan ezkerreko bi zerrendek bat egin dutelako eta honen garaipena itxuratzen delako heldu den igandeko hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzetan. Korrika bezpera honetan ederki ospatzeko lorpena, alabaina!

Sozialistek eta abertzaleek moldatu duten lista hau ikusten dudanean, gaurko batasuna kontra-naturakoa dela gaizki-pentsatzera bulkatzen nau buruak, eta hala ez baldin bada, aspaldian bildu beharko zutela, eta duela hamabi urte jada, boterea konkista zezaketela, Etxetok orduan Etxegarairen parean, 26 boz eskas eta abertzaleen bozka kontsigna ezarengatik galdu (bide) zuelako … 
Egia da, zozoak baizik ez direla ideiaz aldatzen, abilak aldiz, egoeraren arabera, bereziki gurea bezalako hiri baten giderrak hartzeko puntuan, aburuz kanbiatzen ahal dira, ni atorraz bezain usu. Dena den, demokraziak irabaz dezala, betiere Baionaren alde! 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!