Itxaro Borda

Egun beltza

2025eko azaroaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zenbaketa morbidoak segitzen du beti Frantzian barna. Aurten ere 149 emaztek bizia galdu dute beren bikotekidearen kolpeen ondorioz. Aitzineko urtearekin konparatuz %11ko emendatzea azpimarratzen da. Kopuru zehatzak nahiko genituzke iparralde hau kontuan hartuz. Mugaren alde honetan, haatik, estatistikak, departamendukoak, eskualdekoak edo estatalak dira. Dena dela, ez genuke erasoen eta zirika sexualen zifrak gehitzea ahantzi behar, gehienak ingurugiro domestikoan gertatzen direnak, hauek ere gora dabiltzala gure artean.

Bikote biolentzia eta biolentzia bikarioa «normaltzat» kontsideratzeko joera dago leku askotan, bereziki Hexagonoan. Emakumea eta haurrak eskubidez gabetzen zituen Napoleonen 1804ko kode zibilaren erroak oraino sakon hedatzen dira buru zokoetan. Legedia aldatu dela ezin uka, baina jendarmeak, poliziak edo epaileak ez dira aski sentsibilizatuak: zenbat aldiz ez da ikusi emazte bat, bere senar ohiak eraila, justu polizia etxean hartu ere ez dioten kereila pausatzetik etxerakoan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.