Itxaro Borda

Erevan

2026ko urriaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Armeniako hiriburuan hasi da iragan astelehenean COP17 izeneko konferentzia. Urriaren hondar eguneraino iraunen du. Berria europar parte honetako iskanbila sozialen irudi ikusgarrien urmaeletan urturik datorkigu, planetaren destinoak garrantzirik ez balu bezala! Bioaniztasuna dute eztabaidagai bertara hurbildu arduradun eta zientifikoek. Bilanak ez dira hain loriosak. 

Duela lau urte Montrealen proposatu zen lurren eta itsasoen %30 babestea, giza aktibitateen ondorioz galtzen diren espezieen heriotza geldiarazten saiatzea, ekosistema andeatuak errestauratzea, pestiziden lanjerrak eta gainerako ekai kimikoen arriskuak murriztea. Gure inguruan ikusten dugunaren arabera xede urrikalkorren zerrendan geratzen dira erabaki horiek, finantziazio finkorik gabe gehienak. 

Laborariak, politikoak edo jende arruntak eraman litezkeen aldaketa minimoak frenatzen dabiltza, beren bizitzetan deus ez dutelako kanbiatu nahi eta gainera milioika interes eta lanpostu badirelako salbatzeko ekonomia orokorraren mailan.

Anartean Tuvalu uhartea itotzen ari da.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA