Itxaro Borda

Gernika

2025eko azaroaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurten, bihotza hausteko zorian ukan dut bi aldiz: ekainean lehenik, Boiko eliza erromanikoetan barna ibili nintzenean, eta bigarrenik, iragan asteburuan, Madrilen, Picassoren 1937ko Gernika-ren aitzinean aurkitu naizenean. Obra erraldoia karta postalen edo liburuetako argazkien neurri txikian ikusteko ohitura dugu, eta hor, taularen handitasunak harrapatzen gaitu iman batek bezala, jendetzaren erdian, zuri, beltz eta gris koloreen berrogeita hamar ñabardurak behatz puntaz nahasteko tentazioari uko egiten.

Gizateriaren oinarrizko biolentzia irudikatu zuen Picassok, Gernikako bonbardaketa bistan da, eta planeta honetan gertatu eta gertatzen diren bidegabeko sarraski guziak ere bai: mater dolorosaren izuak agertzen dira, Minotauroren begirada multipleak, altzairuz kolpatu gorputzak, esku eta oin dislokatuak, su erdian gatibatu zaldiaren noraeza, metalez hantu titi punten agorra, ilunpea argitzen duen lanpararen balantza... Gazako zerrendako tragediaz oroitzen gara, margoa den putzu sakonaren ezpondetan gotortuz, ez erortzeko, ez etsitzeko...

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.