Itxaro Borda

Hiruko komertzioa

2026ko maiatzaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mugaz honaindian, maiatzaren 10a esklabotzaren memoria lantzeko eguna zatekeela erabaki zuten diputatuek 2001ean, Christiane Taubiraren proposamenez. Afrikaren, Europaren eta Ameriken arteko hiruko komertzio hori luzaz egon da europar kontzientziaren baitako inpentsatua. Milioika beltzek itsasoa zeharkatu zuten ontzi negreroen sotoetan kateaturik, Karibetako eta amerikar kontinenteko boom ekonomikoa sustatzearren. Hor daude kolonialismoaren eta gaurko neokolonialismoaren erroak!

Pertsona banakoen eta familien sufrikarioaren gainean eraiki da arku atlantikoko hiri handien aberastasuna, dirua egin baitzuten ebano egurra izenaz eufemizatzen zuten lehengai humanoa garraiatuz. Emazte, haur eta gizonen trukean azukrea, kafea, indigoa eta kotoia ekartzen zituzten Europara, Naonedko, Bordeleko eta Baionako Boufflers kaietako portuetatik abiatuz. Gaur egun ere, Isabel Diaz Ayuso madrildarrak Mexikon erran duenaren ildotik, batzuek sinesten dute XVI. mendeko hispaniar konkistatzaile odoltsurik gabe ezagutzen dugun mundu zibilizaturik ez legokeela... eta gainera, kontent egon beharko lukete!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA