Itxaro Borda

Kolapsoa

2026ko irailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasolinaren prezioak hain gora ikusten ditugunean, galdezka gabiltza ea hurrengo Santa Grazirako bidaia maitemindurako autoko tankea ezantzaz betetzen ahalko dugun ala ez! Beharbada Aturri zeharkatzeko doia baizik ez dugu ukanen. Dena den, urrea bezain kario bihurtzen ari zaigu plomurik gabeko erregaia. Estatuek ez dituzte merkatuak mugatu nahi, multinazionalek ere ez, ekoizleek are gutxiago. Bere lagunak diren petrolio enpresen alde ari da Trump Iranen aurka. Azken putza, egiazko petzeroa istorio honetan, oinarrizko ezantza kontsumitzailea da, denentzat pagatzen eta pekatzen duena!

Gobernariek eta petrolio alorreko kartelek sokari sobera tiratzen baldin badiote mundu osoko ekonomia peko errekara igortzeko arriskua hartzen dute. Jadanik ohartzen gara auto gutxiago dabilela bideetan eta karriketan: ez da gehiago nehor etxetik ateratzen bostehun metrotan daukan okindegira beribilez lehiatzeko! Jendarte egitura asko kolapsoaren mugetan daude, eta ez bakarrik Kataluniako TV3 kateak larunbat arratsetan hedatzen duen izen bereko emankizunarengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA